Gizateriaren biziraupena jokoan dagoen une honetan alternatiba esperantzagarri bat planteatuko duen mugimendu bat behar dugu, eskuin muturrari eta neoliberalismoari aurre egingo diona. Horregatik deitzen dugu giza-duintasunaren alde eta kapitalismo suntsitzaileari alternatiba baten alde borrokatzen duen oro 2026ko maiatzaren 15etik 17ra Bruselan bat egitera, Nazioarteko Topaketa Ekosozialisten VII. Ediziorako.
Rosa Luxemburgok “Sozialismoa ala basakeria?” alternatiba planteatu zuenetik mende bat baino gehiago igarota, kapitalismo extraktibistak gizateria amildegiaren ertzera bultzatu du ekuazio berri bat planteatuz: “Ekosozialismoa ala basakeria?”
Gure espeziea planetan egotea baldintzatzen duten bederatzi atalase kritikoetatik zazpi gainditu dira: aldaketa klimatikoa, biosferaren integritatea, lurzoruen erabileran aldaketak, ur-gezaren zikloa, ziklo biogeokimikoak eta kutsadura kimiko berriak, eta zazpigarrena 2025 urtean gainditu zen, ozeanoen azidotzea. Lau urte eskasetan Lurrak ofizialki gainditu ditu bederatzi arrisku-atalase hauetatik lau.
Zehatzago, klima berri arriskutsuago baten lehen urteak bizitzen ari gara. Urtero, munduko tenperaturaren gorakadak marka berri bat gainditzen du. Urtero, hondamendi klimatikoak biderkatu egiten dira munduan zehar. Biodibertsitateari buruzko COPak geldi daude eta espezieen suntsipen eta desagerpenak jarraitzen du.
Desagerpen hau ez da “Lurraren” efektu natural bat, irabazi gero eta handiagoak bilatzeko lasterketa gero eta amorratuago baten emaitza baizik, “gero eta gehiago ekoiztearen” bidetik aurreranzko ihes suntsitzailea gizakien eta naturaren kaltetan.
Ustezko “kapitalismo berdea” amarru bat da, gobernu neoliberalen politika neokolonial eta austeritatezkoen mesedetarako aitzakia, negutegi efektuko gasen emisioen isurpenak areagotzen jarraitzen duten artean. Ez dago aterabide duinik kapitalari datxekion hazkunde suntsitzailearen logikarekin hausturarik gabe. Ekintzarako denbora ezin da atzeratu, kapitalismoaren kontrolik gabeko trena geratu behar du iraultza ekosozialistak.
“Aurrekontu-zorroztasunaren” eta finantza-merkatuetan kontratatutako zor-publikoen itzuleraren izenean inposaturiko agenda neoliberala, gaur inoiz baino gehiago, ongizate estatuaren suntsipenaren, hondamendi ekologiko eta klimatikoaren eta Hego globaletik Ipar globalera zein langile klaseetatik klase kapitalistetara aberastasun transferentzia masiboen sinonimo da. Logika honek aberastasunaren banaketarako edozein perspektiba oztopatzen du, ezinbestekoak direnak justizia sozialerako eta bidegurutze ekologikorako inbertsio gakoak egiteko.
Uholdeak, lehorteak, suteak, tenperatura jasanezinak… Muturreko fenomeno klimatikoek, gero eta muturrekoagoak, ohikoagoak, bortitzagoak eta hilgarriagoak, planetako pobretuenei eragiten diete lehenik, Hego globaleko herritarrei, eta bereziki emakume*, haur eta adineko pertsonei, batez ere arrazializatu eta indigenei.
Logika extraktibistak gorputzak eta lurraldeak esplotatzen ditu, langileen eskubideak mehatxatzen ditu, lan harremanen prekarietatea eta indarkeria matxista sakontzen ditu, logika honi erresistentzia egiten dioten herritarren aurka zuzentzen den lur-jabeen, enpresa handien eta gobernuen indarkeriaren eskutik, artean herritar indigenak eta emakumeak*, askotan erresistentzia horien lehen lerroan daudenak.
Fenomeno hauek, desjabetze, kapital metaketa eta gutxirentzako urbanizatzeko logikekin egindako lurzoruen erabileraren aldaketari gehituta, landa eremuetako komunitate nekazari eta indigenen desplazamendu behartuak eragiten dituzte, planeta osoan milioika pertsona arrazoi anbientalengatik migratzera behartuz. Herrialde aberatsetako gobernuek soluzio faltsuen garapena babesten dute, greenwashinga eta aurreranzko ihes teknologikoa, eskuin muturrek negazionismo klimatikoa gardenki defendatzen duten artean.
Erresistentzia antolatu eta gure borroken konbergentzia eragin
Guzti honen aurrean, ezinbestekoa da erresistentzia eta kontraerasoa antolatzea, gure borroken konbergentzia eraginez: ekosozialistak, lurraldeetakoak eta dekolonialak, borroka ekosindikalak, justizia klimatikoaren aldekoak, borroka ekofeministak, antiextraktibistak… Baina baita gure analisiak, ikerketak eta esperientziak komunean jartzea, perspektiba ekosozialista eta antikapitalista bat eraikitzeko, nazioarteko eskalan, bizitza erdigunean kokatuko duen gizarte justuago baten eraikuntzan iniziatiba berriz hartzea ahalbidetuko diguna.
Helburu honekin antolatu da Belemen (Brasil) Karibe eta Latinoamerikako II. Topaketa Ekosozialista, 2025eko azaroaren 8tik 11ra, COP 30a dela eta, eta COPek hamarkadaz hamarkada suposatu duten gelditasuna salatzeko. Topaketa horretan presente egon dira afroondorengoak, Amazoniako jatorrizko herriak, beren lurraren defentsan aritzen diren aktibistak, extraktibismoaren aurkako koalizioak, lurrik gabeko nekazariak, militante politikoak… Euren proposamenak, Hegoalde Globaleko euren begirada dekolonizatuak, lurrean eta borroketan errotutako euren alternatiba ekosozialistak, funtsezkoak izango dira gure VII. Nazioarteko Topaketa eraikitzeko, baita aurretik antolatutako topaketetako ondorio eta adierazpenak ere.
2014 urtetik, Topaketa Ekosozialisten Sarea bi kontinentetan batu da, bost herrialde ezberdinetan. 2024An Buenos Airesen (Argentina) elkartu ostean, 7. Topaketa Bruselan izango da 2026an eta aukera bat izango da kontinente ezberdinetako antolakunde, kolektibo eta mugimendu sindikalak, politikoak, feministak, dekolonialak, pertsona migranteenak, akademikoak.. elkartzeko, batez ere Europa, Latinoamerika eta Afrikakoak.
Kapitalaren indar suntsitzaileen aurrean, eskuin muturraren aurrean, berrarmatze orokortu eta gastu militarraren igoerarako politiken aurrean, hala Europar Batasunaren eta NATOren baitan nola Txinan, Errusian eta beste hainbat tokitan, Estatu Batuek munduko herrien aurka edo Errusiak Ukrainan sustatutako gerra inperialisten aurrean, eta Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioaren aurrean, herrien erantzuna jartzen dugu parez pare, gure lanarekin eta gizakiak zein ekosistemak zainduz mundua birarazten dugunona.
Basakeriaren aurrean, hautsi dezagun kapitalismoarekin, kontrajarri dezagun elkartasun internazionalista eta gizarte ekosozialista baterako proiektua.
Bruselan ikusiko dugu elkar 2026ko maiatzaren 15etik 17ra!
Lehen sinadurak
Sébastien Brulez, Gauche anticapitaliste, Belgique.
Pablo laixhay, CADTM Belgique
Vincent Noirhomme, CADTM Belgique
Vanesa Dourado ATTAC-Argentina
Paula Delfino, Marabunta, Argentina
Miguel Urban, ex-diputado Parlamento Europeo, Anticapitalistas, Estado Español
Daniel Tanuro, auteur ecosocialiste, IVe Internationale
Franck Gaudichaud, historien, revue Contretemps web France
Jaime Pastor, redactor de Viento Sur, Estado Español
Joaquin Vega, Izquierda Unida, Andalucia, Estado Español
Charito Wuillemin, militante ecoféministe, membre du collectif Jaguar, Genève, Suisse
Mathieu Menguini, Historien HES-SO, Genève, Suisse
Sebastien Bertrand, Groupe écosyndicaliste du syndicat des services publics, Genève, Suisse
Teo Frei, militant de solidaritéS et de la Jeunesse solidaire, Suisse
Sushovan Dhar, Alternative Viewpoint, India
Olivier Besancenot, NPA-L’Anticapitaliste, France
Flavia Verri, réseau écosocialiste et insoumis, France
Iñaki Barcena Hinojal, Profesor e Investigador Ekopol-UPV-EHU, Miembro del Espacio Ecosocialista de Euskal Herria.
Maxime Perriot, CADTM, Belgique
Iñigo Antepara, del Gune Ekosozialista, Euskal Herria
Francisco Louçã, professor universitário, militante do Bloco de Esquerda, Portugal
Tom Kucharz, investigador independiente y activista de Ecologistas en Acción, Estado Español
Tárzia Medeiros, setor ecossocialista del PSOL y miembra del directivo nacional del PSOL. Brésil
Daniel Albarracín. Profesor de la Universidad de Sevilla. Economista y Sociólogo. Andalucia. Estado Español
Jawad Moustakbal, ATTAC- CADTM, Maroc
Juan Tortosa, Groupe écosocialiste de solidaritéS, Suisse.
Martin Mosquera, Poder Popular Argentina
João Camargo, Climáximo, Portugal/ Belgique
Christine Poupin, porte-parole du NPA l’Anticapitaliste, France
Iratxe Delgado Arribas, Sindicato LAB, Euskal Herria
Maureen Zelaya Paredes. Anticapitalistas y Ecologistas en Acción. Estado Español
Joana Bregolat, Anticapitalistas, Estado Español
Juanjo Álvarez, Anticapitalistas, Estado Español
Manuel Garí, economista, Anticapitalistas, Estado Español
Martin Lallana, responsable de transición ecológica del sindicato LAB, Euskal Herria
Marco Maurizi, filósofo y militante, Roma, Italia
Aitor Murgia, sindicato ELA, Euskal Herria
Ainhara Plazaola, sindicato ELA, Euskal Herria
Antoine Dubiau, auteur de « l’écofascisme », solidaritéS, Suisse
Yayo Herrero, del Foro de Transiciones, Estado Español
José Ignacio García, Parlamentario Andaluz, Portavoz de Adelante Andalucía
Erika González Briz, Coordinadora de Ecologistas en Acción e investigadora de OMAL-Paz con Dignidad. Estado Español
Jorge Riechmann, Ecologistas en Acción y Anticapitalistas, Estado Español
Chrsitophe Aguiton, ATTAC-France
Tristan Higginson, Jeneusse solidaire, Suisse
Aude Spang, Grève féministe Fribourg, Solidarité Palestine-Fribourg, Syndicat Unia Suisse
Michael Löwy, Quatrième Internationale, Paris, France
Françoise Nyffler, Collectif de la Grève féministe, Genève, Suisse
Eric Toussaint, porte parole du CADTM international
Franco Turigliatto, Sinistra Anticapitalista
Paul Murphy TD (Member of Parliament, Ireland, People Before Profit)
Renato Roseno – Deputado Estadual / PSOL (Ceará – Brasil)
Iain Bruce, journalist, Scotland
Júlia Martí Comas, activista ecofeminista, Anticapitalistas, ODG, Estado Español
Annick Coupé, syndicaliste et altermondialiste, France
Javier Aguayo, Groupe écosocialiste de solidaritéS, Suisse
Gabriel Videla, Colectivo Ecologico « Unides por la Laguna de Rocha », geórafo y profesor en UBA y UNTreF, Argentina
Mariana Rodrigues, Climaximo, Portugal
Pedro Soares, Rede Ecosocialista, Portugal
Maria Fernanda Gadea, ATTAC, Estado Español
José Casimiro, Rede Ecosocialista, Portugal
Cristina Semblano, Rede Ecosocialista, Portugal
Peter Saxtrup Nielsen, Socialistisk arbejderpolitk- Dansk sektion af Fjerde Internationale, Dinamarca,
Federico Bertalot, Marabunta, Argentina
Ricardo Salabert, STGSSP-Sindicato dos Trabalhadores des Grandes Superficies, Armazéns e Serviços de Portugal
Jorgelina Matasevici, CsyP, Mabarunta, Argentina
Alice Gato, Climáximo, Portugal
Júlia Câmara, Subverta, Brasil.
Laura Horn
Gabriela Gallardo, Defendbio, Utrecht University
Hamel Puissant, Formation Léon Lesoil, Belgique
Geert Seynaeve, European Society for Disaster and Emergency Medicine, EUSDEM
Nastasja Marchal, Brigades d’Actions paysannes, Belgique
Francisca Fernández Droguett – Iniciativa Ecosocialista , Chile
Alfons Pérez, Observatori del Deute en la Globalització, Catalunya
Pedro Ivo Batista – Presidente da Fundação Rede Sustentabilidade e Presidente da Associação Alternativa Terrazul, CoFundador da Rede Brasileira de Ecossocialistas, Brasil
Nahuel Gravano, Marabunta – Tierra para vivir / Argentina
Mariana Riscali, Fundação Lauro Campos e Marielle Franco, MES-PSOL, Brasil
José Correa Leite, professor universitário e ativista da Assembleia Mundial pela Amazônia, MES-PSOL, Brasil
Cécile Renier, militante du réseau Ades, chercheuse UCLouvain, Belgique
Sébastien Kennes, Acteurs.ices des temps présents, Belgique
Erakundeak
Gauche anticapitaliste, Belgique
ATTAC – Argentine
Alternative Viewpoint, India
Groupe écosocialiste de solidaritéS, Suisse
solidaritéS, Genève, Suisse
Poder Popular, Argentina
CADTM internacional
Formation Léon Lesoil, Belgique
LAB Sindikatua, Euskal Herria
Pueblos contra el Extractivismo
Marabunta, Argentina.
Anticapitalistas, Estado Español
ELA Sindikatua, Euskal Herria
NPA-l’Anticapitaliste, France
Ecologistas en Acción, Estado Español
ATTAC-France
Sinistra Anticapitalista, Italia
RISE (Ireland)
Ecosocialist Scotland
Gune Ekosozialista Euskal Herria
Sindicato ESK Euskal Herria
Climaximo, Portugal
Subverta, Brasil
Observatori del Deute en la Globalització, Catalunya
Rede Brasileira de Ecossocialistas, Brasil
MES-PSOL (Movimento Esquerda Socialista), Brasil
Insurgência-RD / PSOL (Brasil)
Centelhas, Brasil
Eskaera sinatzeko: https://framaforms.org/signatures-firmas-assinaturas-1763026598