Borroka kideok:
Egunez egun krisi ekosoziala sakonduz doa, non suntsipen ekologikoaren ezaugarri arriskutsuena den aldaketa klimatikoak Lur planeta bizitzea ezinezkoa den basamortu biologiko bihurtu dezakeen milaka pertsonentzat, batez ere pertsona pobretuenentzat. Agertoki hau ez da hondamendu naturalen ondorio, aberastasuna metatzeko gosea eta merkantilizazioa oinarri dituen produkzio, banaketa eta kontsumo eredu batek eragina baizik, enpresa handien eta gutxiengo milioidun baten mesedetan egina dagoena.
Gaur inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da sistema ekozida honi alternatiba bat eraikitzea. Alternatiba anitz eta aberatsa, gure borroka eta ametsen fruitua izango dena. Beste mundu batzuk eraikitzeko gai gara, solidarioagoak, gizatiarragoak, planetarekin eta bere bizilagun guztiekin errespetuzkoak. Alternatiba ekofeministak behar ditugu, baita jatorrizko herrietatik ikastea, eta hauek gure proiektu ekosozialistetan txertatzea esplotaziorik gabeko eta parte garen naturarekin elkarbizitza harmoniatsuko zerumuga horren eraikuntzan.
Ezin dugu gehiago itxaron, eta erronka honi modu integral eta sistemikoan heldu behar diogu. Horregatik 2024ko maiatzaren 9, 10 eta 11n Buenos Airesen burutuko diren Nazioarteko VI.
Topaketa Ekosozialistetara gonbidatu nahi zaituztegu. Topaketa hauek 10 urteko ibilbidearen ondorio dira, 2004 urtean Suitzan ospatu zen lehen topaketa hartatik.
Azaroaren 4ean, 15:00etan (Euskal Herriko ordutegia) topaketen aurreko lehen bilera ireki birtuala izango dugu, non Nazioarteko VI.
Topaketa Ekosozialisten egitasmoa aurkeztu eta elkarrekin ibiltzeari eta ehuntzeari ekingo diogun. Nazioarteko bilera bat izango denez gero, aipatzen dugu nagusiki gazteleraz garatuko dela baina aukera izango da hainbat hizkuntzatara berehalako itzulpena antolatzeko.