Nazioarteko VI. Topaketa Ekosozialistekin eta Latinoamerika eta Karibeko I. Topaketa Ekosozialarekin bat egiteko antolakunde, eragile eta aktibistentzako gonbidapen gutuna

2024ko   maiatzaren   9,   10   eta   11n   Nazioarteko   VI.  Topaketa  Ekosozialistak  eta Latinoamerikako eta Karibeko I. Topaketa Ekosoziala daude antolatuak Buenos Airesen.

VI. Topaketa Ekosozialista Latinoamerika eta Karibean (Abya Yala) antolatzen den lehena da, eta aurrez Europan antolaturiko Topaketen bideari jarraitzen dio. Eztabaidak elikatzea bilatzen dute, aurretik eraikitakoen metaketa oinarri. Helburua salaketa eta borroka defentsiboetatik estrategia global berri bat eraikitzera jauzia ematea da, merkantilizazio eta harrapakaritza kapitalistak eragindako egiturazko ondorioei aurre egiteko, eta enpresen eta bestelako interes taldeen irabazien arabera antolatu ordez, behar sozialen arabera, naturarekiko orekan eta ikuspegi ekofeminista eta antirrazista batetik antolatzen den gizarte eredu baterantz bidea egiteko.

Topaketan mahai-inguruak , tailerrak, plenarioak eta borrokan gabiltzan kolektibo, aktibista eta antolakundeen artean elkar-trukatzeko espazioak egongo dira, Ekosozialismoaren aldeko agenda eta borrokarako programa baterako bidea kolektiboki egiteko. Topaketari begira oinarriak jartzeko eta lan lerro batzuen garapena definituago heltzeko, online jarduerak antolatu dira gure YouTube kanalean jarraitu daitezkeenak.

Ondasun komunen defentsan eta esplotaziorik gabeko mundu baten alde gabiltzan antolakunde izanik, ezaugarritzen gaituen aniztasuna gure indargune handiena dela deritzogu. Horregatik gonbidatu nahi zaituztegu Topaketen parte izatera. Baita lan talde ezberdinetan ekarpena egitera, eta bereziki egitaraurako ekarpenak egitera, hori izango delako momentu historiko honetan eman nahi ditugun eztabaidak antolatzeko izango dugun tresna. Ekarpenei irekia den eraikuntza prozesu betean gabiltza, eta modu organikoan parte hartzera bultzatu nahi zaituztegu ezinbestekoak iruditzen zaizkigun eztabaidetan aurrera egiteko.

Topaketak izaera hibridoa izango du, eztabaida nagusiei heltzen dieten paneletan bederen, horrela presentzialki Buenos Airesera hurbildu ezin dutenen parte hartzea errazteko. Informazio guztia gure sare eta mailingaren bidez zabalduko dugu. Mailingera batu nahi izanez    gero,    esteka    honen    bidez    eskatuta    emango   dugu   honetarako   sarbidea:

https://groups.google.com/g/6encuentroecosocialista.

Zerumuga ekosozialista elikatzeko interesgarria izan daitezkeen begiradei tokia emateko testu eta material ezberdinen bidez ekarpenak jasotzen ari gara, topaketan parte hartuko duten kolektiboekin     partekatzeko     helburuarekin.     Materialak     emailez     bidali     daitezke (6 encuentroecosocialista@gmail.com) edo mezularitza sareen bidez (+54 1135648839).

Topaketaren egitaraua antolatzeari ekin diogu. Presente egongo diren kolektibo ezberdinen proposamenak bertan jasota egotea nahi dugu. Horregatik zure proposamenak bidali eta nahi izanez gero bileretan parte hartzeko gonbidapena ere luzatzen dizugu, esteka honen bidez. Gaiak ardatz ezberdinetan antolatzen ari gara, hala nola, ekofeminismoa, militarismoa, sindikalismoa, extraktibismoa eta estrategia eta eraikuntza ekosozialista.

Latinoamerika eta Karibeko I. Topaketa Ekosoziala den heinean, helburutzat du ere lurralde hauetako eztabaida ekosozialei jarraipena ematea, eta hurrengo urrats bezala kokatzen dugu bigarren topaketa bat antolatzea COP30aren testuinguruan, datorren urtean Brasilen ospatuko dena. Belenen ospatuko den II. Topaketaren antolakuntzarako Rede Brasileira de Ecossocialistasek bere burua proposatu du kordinazio zabal eta anitz bat eratzeko harremanak erraztu eta sustatzeko eragile eta aktibisten artean.

VI. topaketei begirako deialdi ireki honetan, hauen zabalpenean lagundu nahi duten eragile eta pertsona ezberdinen sinadura jaso nahiko genuke. Horretarako, deialdia partekatzen dugu

 zuekin.

Halaber, antolakuntza logistiko betean gaude parte hartzaile guztiei ahalik eta harrera egokiena egiteko, horregatik parte hartu nahi duten pertsonei izen-emate formularioa betetzeko eskatzen dizuegu.

Argentinan topaketa hau antolatzen duguneko testuingurua eskuin-muturraren ofentsiba testuingurua da, zeinak sindikatuetatik, feminismoetatik eta antolakunde ezberdinek demokrazia gehiago eta hobe baten alde eta diktadura eta proiektu neoliberalek aurka egindako borroken bidez eskuraturiko eskubideak ezabatzea duen helburutzat. Alta, agertoki honek borroka sozio-politiko eta ekologikoetatik, behetik eta ezkerretik, zerumuga posibleak eraikitzera deitzen gaitu. Gaur inoiz baino gehiago, Argentina eta Latinoamerikak elkartasun internazionalista behar dute. Horregatik, gure nahia eztabaida emankor baterako hamaika kideren presentzia izatea da.

Topaketa presentziala posible izan dadin, ekarpen ekonomikoa egiteko aukera duten antolakunde, eragile eta norbanakoei hala egin dezaten eskatzen diegu, behean aipatzen den kontuaren bidez. Horrela espazioak, otorduak eta lo lekuak antolatu zein bidaiak bermatzeko lanean hasi gaitezke, baita online emisioak prestatzeko azpiegitura lotzen ere.

IBAN ES25 1491 0001 2221 7799 8321 BIC TRIOESMMXXX

Titularra ASOCIACIÓN ANTICAPITALISTAS MOVIMIENTO POR EL PODER POPULAR

Kontzeptua: Aportación VI Encuentros Ecosocialistas

Buenos Airesen ikusiko dugu elkar!

lehen sinadurak

Anticapitalist Resistance / Anticapitalistas – España / Articulação Nacional das Mulheres Indígenas Guerreiras da Ancestralidade – Brasil / ATTAC Argentina / CADTM – AYNA/ Centelhas (PSOL) – Brasil / CLATE – Argentina / Climaximo – Portugal / Corriente Política de Izquierda (CPI) – Argentina / EcosBrasil / Ekologistak Martxan – País Vasco / ESK sindikatua- País Vasco / Extinction Rebellion South Africa / Gauche Anticapitaliste – Bélgica

/ Groupe écosocialiste de solidaritéS – Suiza / Grupo Iniciativa Ecosocialista en Chile / Gune Ekosozialista – País Vasco / Heñói – Paraguay / Huerquen Comunicación – Argentina / Insurgência (PSOL) – Brasil / Internacional de Servicios Públicos (ISP) / Jauzi Ekosoziala – País Vasco / La Cultural de la Costa – Argentina / LAB – País Vasco / Marabunta – Argentina

/ Marcha Plurinacional de los Barbijos – Argentina / Movimento Pela Soberania Popular na Mineração (MAM) – Brasil / Multisectorial Paren de Fumigarnos – Santa Fe – Argentina / Museo del Hambre – Argentina / Nouveau Parti Anticapitaliste – Francia / Nuestramérica – Argentina / Observatorio Petrolero Sur – Argentina / Plataforma América Latina y el Caribe Mejor Sin TLC / Poder Popular – Argentina / Propuesta Sur – Argentina / Rebelião Ecossocialista – Brasil / Rede Brasileira de Ecossocialistas – Brasil / Setorial ecossocialista del PSOL – Brasil / SolidaritéS – Suiza / Steilas sindikatua – País Vasco / Subversión – Argentina / Subverta (PSOL) – Brasil / Transnational Institute (TNI) / Yasunidxs – Ecuador

Adrian Ruiz / Alejandro Horowicz / Alfonso Caño Reyero / Andoni Louzao Bustamente / Andrea Leonett / Arlindo Rodrigues / Aude Martenot / Beatriz Rajland / Cecília Feitosa / Cecilia Piérola / Christine Poupin / David Fajardo / Eduardo Giesen / Endika Perez Gomez / Evelyn Vallejos / Fernando E. Tecuatl / Fernando Gonzaléz Cantero / Flavio Serafine / Francisca Fernández Droguett / Gabriel Casnati / Gabriel E. Videla / Hugo Milito / Iñaki Bárcena / Iñaki Uribarri / Iñigo Antepara / Iratxe Álvarez Reoyo / Iratxe Delgado Arribas / Ivan Moraes / Janilce Magalhães / Javier Aguayo / Javier Echaide / Jeanne Planche / Joana Bregolat / João Camargo / Joaquin Vega Padial / José Manuel Gutiérrez Bastida / José Seoane / Juan Tortosa / Julio Gambina / Licia Garcia / Luciana Ghiotto / Lucien Durand / Manuel Gari / Marcos Filardi / María Elena Saludas / Mariana Souza / Marije Etxebarria Ezpeleta / Mario Bortolotto / Marisa Castro Delgado / Martin Lallana / Martín Mosquera / Mauricio Cornaglia / Mauricio Laxe / Michel Loẅy / Moira Millan / Natalia Chaves / Nathalie Delbrouck / Ollivier de Marcellus / Professor Túlio / Renan Dias Oliveira / Renato Roseno / Ritxi Hernández Abaitua / Rodrigo Andrade / Sabrina Fernandes / Sara Ibáñez Ortega / Sébastien Beltrand / Sébastien Brulez / Sergio Abraham Esparza / Sergio Esparza / Steven Tamburin / Talíria Petrone / Tamara Perelmuter / Tárzia Medeiros / Teo Frei / Tom Kucharz / Tomi Etxeandia Egidazu / Vanessa Dourado / Yayo Herrero