Euskal Gune Ekosozialista Euskal Herrian III. Nazioarteko Topaketa Ekosozialistak egin ondoren sortu zen eta bere Azken Manifestuaren oinarriekin identifikatzen da. Ekosozialismo feminista deitzen dugun horren inguruan, hausnarketarako, eztabaidarako eta ekintzarako gune ireki eta plurala da, aktibistak eta ikertzaileak biltzen dituena. Eta ondoko lau mugimenduen arteko topaketa, lankidetza eta kontrastea bultzatzen ditu: berdea (ekologismoa), bioleta (feminismoa), gorria (sindikalismoa eta justizia soziala) eta beltza (autogestioa eta herritarren ahalduntzea).
Euskal Gune Ekosozialista – EGE

-k idatzia.
barne