DEIALDIA NAZIOARTEKO VI. TOPAKETA EKOSOZIALISTAK



Maiatza 9etik 11ra, Buenos Aires, Argentina

Planetaren muga biofisikoek eta modu azkarrean eta asertibotasunez jardun beharrak, gaur inoiz baino
gehiago, Kapitalismoari alternatiba bat eraikitzera deitzen gaitu. Egungo produkzio, banaketa eta
kontsumo ereduak ingurumen-muga guztiak gainditu ditu, Lur planetan giza-bizitzaren epe ertainerako
jarraipena bateraezin eginez. Horrengatik, beste mundu baten eraikuntza beharrezkoa eta urgentziazkoa
da.

Kolapso sozio-anbientaleko agertoki hau etsigarria da, aitzitik ageriko egiten du sistema hau eta munduan bizitzeko modu hau deseraikitzea baztertu ezina dela. Bestelako mundu posible horiek eraikitzea – justizia klimatikoarekin, ingurumenezkoarekin eta sozialarekin – deitu eta mobilizatzen gaituen zeregina da.

Horrela ikusten ari gara mundu osoan garatzen borroka antisistemikoak. Langileak, gazteak, emakume eta
disidentziak, herri indigenak, afroak nekazariak, zientzialariak eta lurralde ezberdinetan antolaturiko
taldeak – hau da, langile klasearen pluraltasun osoa – erresistentzian eta borrokan ari dira dena aldatzeko.
Borroka horiek kapitalaren metaketa neurrigabea eta ondasun komunez jabetu eta hauek hondatzen dituen gutxiengo baten pribilegioen mantentzea salatzen dute.

Biziraute mugatzea onartzea ez da aukera bat. Egungo kapitalismo forma hegemonikoei – neoliberalak,
kolonialak, estraktibistak, arrazistak eta patriarkalak – alternatiba bat eraikitzeko tresnak eta prestutasuna
ditugu, parte garen naturarekin armonia lortu eta bizitzaz modu duin eta osoan gozatu ahal izateko.
Horretarako, Nazioarteko VI. Topaketa Ekosozialistarako deia egiten dugu. Lehenengoz Latinoamerika
eta Karibean (Abya Yala) burutuko den honek, aurretik Europak buruturiko Topaketen lerroa jarraitzen
du, eta aurretik eraikitakotik metatuz eztabaidak elikatzea dute helburu. Salaketa eta borroka
defentsiboetatik merkantilizazioak eta harrapakeria kapitalistek eragindakoei aurre egiteko estrategia
global baten eraikuntzara jauzia eman nahi dugu, gizarte eredu berri bateranzko urratsak ematea
ahalbidetuko diguna, enpresen eta bestelako interes taldeek gidaturikoa izan ordez, behar sozialak
naturarekin orekan eta ikuspegi eko-feminista batetik asetzeak gidatuko duena.

Topaketak panelak, tailerrak eta plenarioak izango ditu, Ekosozialismoaren alde borrokatzeko agenda eta
programa bateranzko bidea kolektiboki egiteko. Era berean, aukera eta gaitasuna dagoen lurraldeetan
(herrialdeak, hiriak..) Topaketa aurreko hilabeteetan Aurre-topaketa Ekosozialista autogestionatuak
antolatzeko deia egiten dugu.

Guk, justizia sozio-anbientalarekin konpromentituriko mundu osoko herri indigenetako, mugimendu
ekosozial ezberdinetako, edo asanblada eta koordinadora ezberdinetako aktibistok, sindikalistok, militante politikook eta intelektualok, eztabaidara batzeko eta ekimen honetan zein bere eraikuntzan parte hartzeko deia egiten dugu.

Eraiki dezagun elkarrekin beharrezkoa eta urgentea den alternatiba!
Buenos Airesen ikusiko dugu elkar!